Xabier Amurizak 1981ean eratu eban bertso eskola ereduaren harira, Bizkaian 1983an sortu zan Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea. Bizkaiko Bertsozale Elkarte moduan (Bizkaiko Bertsolari Elkartea garai haretan) 1993ko apirilean sortu zan.
17 urte honeetan asko aldatu da Bizkaiko bertsogintza eta momentu bakotxean etorrenari erantzuten ahalegindu da alkartea. Beti be hiru ardatz nagusiren bueltan: transmisinoa, sustapena eta ikerkuntza.
Transmisinoari jagokonez, hezkuntza arautuko proiektua, bertso-eskolen sarea sortu eta eskolari laguntzea emon eta barnetegiak antolatutea izan da.
Sustapenari jagokonez, bi urterik behin txapelketea antolatu, bbk sariketa antolatu urtero eta bestelako sariketak lagundu.
Ikerkuntzari jagokonez, amaitzeko, Xenpelar Dokumentazio Zentrorako materiala batu, plazaz plazako grabazinoak egin, alkarrizketa digitalak egin eta Bizkaiko bertsogintzaren ganeko hainbat liburu argitaratu.
Zabale kalea, 9 atzea 48200 Durango
94 681 27 11 | bizkaia@bertsozale.com
www.bertsozale.com
| Ikerketa | Sustapena | Transmisioa |