Abenduaren 15ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrera parea irabazi gura dozu? Eta txapelketako beren beregi ataratako 4 GB-ko USB edo pendrive-a? Bada nahikoa dozu klik egin eta argazki lehiaketan parte hartutea.
Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitartean egongo da argazkiak bidalduteko aukerea eta gaia BaDaGaRa izango da. Ez dira derrigorrez txapelketeagaz lotutako argazkiak izan behar, baina bai Bizkaiko bertsolaritzagaz lotutakoak.
Argazkiak bizkaikotxapelketa@bertsozale.com helbidera bialdu zuen izen-abizenekaz, argazkiaren nondik norakoekaz eta zuekin harremanetan jarteko datuekaz edota ostantzean txapelketako facebook orrian argitaratu.
Argazkiak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen esku geratuko dira, hala erabagiz gero argitaratu edo erabilteko. Hori bai, egilearen izenagaz argitarauko dira argitaratutekotan. Eta hala gordeko dira Xenpelar Dokumentazio Zentroan. Animau eta egin klik!