Muletak eta mulatak

Josu Bergara kantautoreak Gernika-Lumoko Plazatik
Domeka arratsalde hotz eta euritsua Gernikan, Jai Alai frontoiaren sarrera nagusian jendea batzen hasi da bostak eta laurden inguruan. Aterkinak itxi, aspaldian ikusi gabeko lagunak agurtu eta sartu aurretik zigarrotxue erre dogu.

Leihatilatik pasa, sarrerak hartu eta barrura goaz. Munduko pilotalekurik handiena, bertsolari eta bertsozaleontzat eszenatoki ikusgarria bihurtuta topau dogu: oholtza txukunaren atzeko partean “Badagara” leloa nagusi. Frontoiaren aurrealdea topera dago, eta hara! eskina batean leku libre batzuk dagoz oraindik. Txamarrak albo batera itzi eta plastikozko eserleku laranjetan eroso jesarri gara.
Jarraitu irakurtzen »

Bapatekotasuna


Itziar Ituño aktoreak Basauriko Plazatik
Bizitza osoan ez naz kapaz izan bertso bat bapatean botateko, ezta txantxetan be. Errimadun bertsoak momentuan asmatuteko dohai hori nire gaitasunetatik oso urrun ikusi izan dot beti. Jende askori aditu dautset teknika ezagututea baino ez dala, egin eta egin hartzen dala arintasuna; trebatuten etorten dala etorria; mundu honetan dana ikasten dala, bertsotan be bai… Horren erreza balitz!

Aktorea naz eta ondo dakit teknikak ezagututeak dauan garrantziaz baina aktoreok be badakigu inprobisaketa bat egiteko orduan, oholtza baten gainean ikuslegoari aurre egitean, teknika baino askoz be gehiago behar dala. Ausardia handia, hasteko. Baita konzentrazino itzela be.

Beldurrak, nerbioak, inseguritateak, lotsak… Horiek guztiak izaten dira gure arerio nagusienak hamaika begi eta mila belarri gure gain ditugunean, fokopean gagozanean, eta ez da gauza erreza horiek kontrolatutea.
Jarraitu irakurtzen »

Maiatzeko lorak


Moises Enbeitak Plazatik

 

1.- Gure Bizkaian maiatza loran,
kimu barriak jostari; (bis)
zozokumiak, lumaz jantzita,
nausien pare kantari. (bis)

2.-Bi mila eta hamabikoa
txapelketaren urtie;
miru zuriak erpeak zorrotz,
dar-dar oilanda gaztie.

3.- Aramotzetik Solluberaino,
mendirik mendi, aidien;
edo Leatik Kadaguara,
urak eindako bidien.

4- Bizkaiko plazan bertsoa saltsan,
neska-mutilek kantuen.
Eztarrirako ardau gargarak,
etxauk hobarik munduen.

5.- Plazarik plaza txapela dantzan,
ehunbat buru inguruen.
Gaurko gaztiek oinak arinak,
baina txoriek buruen.

6.- Hego-Uribe, Uribe-Kosta
edo Uribe-Butroe:
ogi haundia zatitutea
erreza dala dinoe.

7.- Enkarterriak, Durangaldea,
Arrati, Lea-Artibai.
Ai ene bada! ez daigun ahaztu,
Busturialdea ere bai.

8.- Enkarterrian biztu zan sua,
ilusinoak ganezka.
Balantza ondo orekatua:
hiru mutil, hiru neska.

9.- Hego-Uriben neska bakarra,
baina ez zan ez kikildu.
Hazia erein egin behar da,
nahi bada garia bildu.

10.- Durangaldean sei zekor lehian,
apari osteko dema;
Abadinoko probalekua
berebiziko eszena.

11.- Euki eikean basurde antza,
izan eiteken gogorra,
baina txikerra, ez zan txikerra,
Arratiako zekorra!

12.- Gorbeapetik itsas ertzera,
Ondarrun Lea-Artibai!:
batak besteai txapela kentzen
hemen artistak dira, bai.

13.- Kostarik kosta, Uribe-Kostan
arraun finena Illaro,
honek txapela jantziko leuke,
galdu ezean, urtaro!

14.- Neska-mutilen arteko lehia
Uribe-Butroekoa,
butroiagaz nok nor menperatu,
arrantza ikustekoa!

15.- “Aitte San Migel” liga jokoan,
Bermion hor sei traineru;
ikasle finak maisu jaunari
hartu dautsa errelebu
- … -
Eskualdeka gertau zanaren
laburpen labur-laburre.
Bizkaikorako, astie dau ta,
buruz ikasi agurre!!!

 

Doinua: “Aitte San Migel Ixorretako…”

 

Jokin Bergara Berritxu Sariko irabazlea

Berritxu Sariko antolatzaileek Plazatik

Bariku iluntzean, ekainaren 29an, izan zan Berritxu Saria eta urtero legez, aurton be Euskal Herriko hainbat bazterretako bertsolari gazteek parte hartu dabe. Aurtongo zortzi bertsolariak Malen Amenabar, Aitor Bizkarra, Jokin Bergara, Irati Majuelo, Ainhoa Comas, Txaber Ormazabal, Ortzi Murua eta Inaxio Vidal izan dira eta Jokin Bergarak irabazi dau. Hemen irabazlearen agurra:

Bertsolaritza da lotunea

Ander Egiluz Beramendik Plazatik
Asier Altunaren Bertsolari filmatik ideia bat lotu jatan bereziki iltzatuta memorian: Bertsolaritza dala gaur egunean belaunaldien arteko lotunea gorpuzten dauan adierazpide bakarrenetakoa. Eta Uribe Kostako bi kanporaketek horixe bera erakutsi dabe, ez baita gauza hutsala lehena Itzubaltzetako Gaztetxean ospatu izana (aurreko barikuan, hilaren 11n) eta bigarrena, joan dan bariku honetan, Barrikako Nagusien Etxean. “Guk Barrikako Gaztetxea esaten diogu!”, esan eustan Zuberoa Egurbide barrikar gazteak saioa hasi aurretik. Eta bertsoaldia amaituta, Joseba Santxo handiak (zentzu danetan) azpimarratu eban: “Ze modu naturalean pasatu dan txapelketa Gaztetxetik Nagusien Etxera!”. Gauza ederra da hori.
Jarraitu irakurtzen »

Parte-hartzetik bertso-afanera

Maddi
Maddi Ibaibarriaga plazatik
Gero eta zabalagoa da Markina-Xemeinen bertsozaletasuna, edo guk esaten dugun legez, bertso-afana. Bertso-afan horretatik eta gazte batzuen sorkuntzatik, ilusiotik eta beharretik sortu zen, orain dela lau urte, urtarrileko bertso saioa.

Lehenengo urte bitan Markina-Xemeingo txapelketa izan zen gaztetxekoa. Baina orain urte bitik hona, urtarrileko bertso-saioek gehigarri bat eduki dute: Gazte asanbladako talde bat batu eta saioan jorratuko den gaia pentsatzen dute. Iazkoan bertso-boxeo izarrak egin zen eta ring baten inguruan boxeo lehia irudikatu zen. Aurten, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena zela eta, Amaiurko gaztelua bihurtu da gaztetxea.

Itzelezkoa izan zen aurtengo saioa. Bertsoez gain, antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak, mozorroak… denetik egon zen gaztetxean. Gaztetxea txiki geratu zen eta jendea gustora-gustora atera zen “gaztelutik”. Edarto batean atera zen dena. Jarraitu irakurtzen »

Plazatik dator notizia

“Bertsozaleak sortu nahian” izeneko erreportaia agertu zan maiatzaren 11ko Bizkaiko Hitzan (10.orrialdean).

Igor Menikak plazatik