Historia laburra

Bizkaiko Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazan ere (Euskal Herrikoa 1987an), Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historia 1958an hasi zan. Zelan edo halan Bizkaiko txapelketa ofiziala, izan be, Gerra aurretik sariketa bi antolatu ziran Bizkaian; 1929an Mungian eta 1930ean Getxon.

1958an hasi eta 1966ra bitartean Bizkaiko zazpi txapelketa antolatu ziran Euskaltzaindiaren eskutik. Ostean etorri zan etena ez zan ez txikia izan. Izan ere, 21 urte pasatu behar izan ziran hurrengo Bizkaiko Txapelketa egiteko.

Bizkaiko txapelketa? Ez, Araba-Bizkaikoa izan zan 1987koa. Arrazoiak? Orduko errealitatea. Errealitatea, baina, asko aldatu da azkenengo urteetan eta 2000.urtean arabarrek euren bidea egitea erabagi eben. 34 urteren ostean, beraz, barriro ere Bizkaiko Txapelketa egin zan. Egitura ere bere sustraietara bueltatu eta Eskualdeetako Txapelketak berreskuratu ziran.

BIZKAIKO TXAPELDUNAK

1958 Balendin Enbeita
1959 Balendin Enbeita
1960 Juan Mugartegi
1961 Jon Azpillaga
1962 Jon Lopategi
1964 Jon Lopategi
1966 Jon Lopategi
1987 Jon Lopategi
1990 Jon Enbeita
1992 Jon Enbeita

1994 Unai Iturriaga
1996 Unai Iturriaga
1998 Igor Elortza
2000 Igor Elortza
2002 Igor Elortza
2004 Igor Elortza
2006 Xabier Paya
2008 Igor Elortza
2010 Arkaitz Estiballes
2012 ?

Arratiako Bertsolari Txapelketa Hego Uribeko Bertsolari Txapelketa
Busturialdeko Bertsolari Txapelketa Durangaldeko Bertsolari Txapelketa
Enkarterriko Bertsolari Txapelketa Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketa
Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa Uribe-Butroeko Bertsolari Txapelketa